Afizio onenaren saria jasoko dute Zarauzko Eskubaloiaren zaleek

KIROLA // Espainiako Eskubaloiko Federazioak afizio onenaren saria emango dio Zarauzko Eskubaloi Elkartearen zaletuei. Sari banaketa ekainaren 20an izango da, Ciudad Realen (Espainia). Bestalde, Espainiako Eskubaloi Federazioak Zumaiako Pulpoko Sara Torriko eta Aiala Zarautz-eko Anne Gorostidi deitu ditu udako kontzentraziorako. 2000. urtean jaiotako 28 jokalarik hartuko dute parte bertan; kadete mailakoek, alegia. Burgosen elkartuko dira uztailaren 1ean, eta entrenamendu saioak egingo dituzte uztailaren 6a bitartean.