Imanol Urbietaren heriotza

Kantuan agurtu dute Imanol Urbieta

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 30a, 21:57

Hileta elizkizunaren amaieran, herritar andana elkartu da Frantziskotarren elizaren kanpoan musikari eta iraskale zarauztarrari azken agurra emateko.

Kantu kantari eta musikaren erritmopean egin dute ekitaldia, Urbietaren emazte, seme eta senideen aurrean. Besteak beste, Jose Ignazio Ansorena eta Jose Inazio Elias txistulariak, Montetxio eta Udaberri abesbatzak, Zarauzko Musika Bandak, Ikastolako ikasleek, Iosu Txapartegi Txapas eta Jaione Eskuderok hartu dute parte. Behin betiko eta Bizitza kantu bat da abestiak kantu dituzte.

Elizkizunean, berriz, Zarautz Abesbatza eta Schola Cantorum abesbatza. Jende ugari gerturatu da hiletara, baita ondorengo omenaldi herrikoira ere. Horien artean, aurpegi ezagunak: batzuk aipatze aldera, Anjel Illarramendi, Xabier Zabala eta Jexuxmai Lopetegi musikariak, Angel Lertxundi eta Jose Anjel Irigarai idazleak, Joxe Angel Iribar futbolari ohia, Joan Mari Torrealdai, Joxe Mari Iriondo eta Gorka Landaburu kazetariak eta Tasio Erkizia politikaria.