Zarautzen erabaki dira Urrezko Aizkolaria eta Harrijasotzailea finalak jokatuko dituztenak

Zarauzko hitza 2016ko abe. 18a, 13:58
Zarautzen jokatu dira Urrezko aizkolaria eta harrijasotzailea lehiaketako finalerdiak.

Urrezko aizkora eta harrijasotze txapelketetako finalak zeintzuk jokatuko dituzten gaur erabaki da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Finalaurrekoa irabazi dutenak Jon Rekondo aizkolaria eta Izeta IV.a harrijasotzailea izan dira.

Finala Asteasun jokatuko da abenduaren 31n. Orduan, Urrezko Aizkolari Kopa Atutxak, Azurmendik eta Rekondok jokatuko dute. Urrezko Harrijasotzailea Kopa, berriz, Izeta II.ak, Eizmendik eta Izeta IV.ak.