2016ko Kirol Federatuen Sariak jasoko dituzte Zarauzko Eskubaloiak eta Ainhoa Muruak

Zarauzko hitza 2017ko ots. 9a, 18:21

Zilarrezko mailan dabiltzan Zarauzko Eskubloiko bi taldeak (Aritz Mutiozabal).

Gipuzkoako Kirol Federazioen elkarteak emango ditu sariak gaur, 19:30ean hasita, Donostiako Kirol Etxea egoitzan.

Eskubaloiaren alde urte askotan egindako lan aitortuko diote Zarauzko Eskubaloia. Euskadiko kluben artean talde eta fitxa gehien dituena izateaz gain, Espainiako eskubaloiko zilarrezko mailan gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak dituela baloratu dute. Gainera, "maila handiko jokalari berrien harrobia" dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Muruaren kasuan, berriz, bere kirol-meritu, apaltasun, grina eta triatoiagatik, urteetan zehar, lasterketetan eta lasterketetatik kanpo egindako lanagatik sarituko dute.