Pauline Ado eta Jonathan Gonzalezek irabazi dute Pro Zarautz surf txapelketa

Zarauzko hitza 2016ko api. 3a, 18:36

"Giro eta olatu onak" izan dituzte surflariek asteburuan. Finalerdira iritsi da Aritz Aranburu zarauztarra.

Pauline Ado (Hendaia, Lapurdi) eta Jonathan Gonzalez (Kanariar Uharteak, Espainia) dira Pro Zarautz 2016 lehiaketako txapeldunak. Gaur, igandea, arratsaldean bukatu da ostiralean hasitako txapelketa. Antolatzaileen arabera, "giro eta olatu onak" izan dituzte surflariek.

Eguerdi aldean jokatu dituzte finalak emakume zein gizonek. Emakumeena izan da lehen proba: Adok 14.26 puntu lortu ditu finalean. Bigarren postuan, Justine Dupont frantziarra sailatu da, 11.90 punturekin.

Gizonetan, berriz, Gonzalezek 14.26 puntu lortu ditu guztiera. Bigarren postuan, Miguel Blanco portugaldarra gelditu da. Hark 8.57 puntu eskuratu ditu.

Aranburu finlaerdira iritsi da

Finalerdira iritsi da Aritz Aranburu zarauztarra, eta Blancoren kontra jokatu du fasea. 16.20 puntu lortu ditu Blancok, 13.50, berriz, Aranburuk.

Jende ugari ibili da txapelketaren buelta asteburuan. Surfaz gain, beste ekitaldi batzuk ere izan dira gunean. Esate baterako, skae probak, ur dastaketa, pintxoak sagardoa eta merkatua jarri dituzte azken egunotan.

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago World Surf Leagueren webgunean, ingelesez.

Erlazionatuak