Bi zarauztar Pasos Libres nazioarteko dantza jaialdian

Zarauzko hitza 2016ko api. 8a, 13:15

Ye Mambo Txikis taldeko Vanessa Juez eta Aizpea Aranburu ariko dira lehian.


Maiatzaren  5etik 7ra jokatuko dute Pasos Libres nazioarteko dantza jaialdia, Oropesako Marina d’Orren (Castello, Herrialde Katalanak). Azken egunean, emakumezko bikoteen finala izango da, eta bi zarauztarrek hartuko dute parte: Marisa Merino eskolako Ye Mambo Txikis taldeko Vanessa Juez eta Aizpea Aranburuk.