Apirilaren 24ean egingo dute ikastolaren 50. urteurreneko ekitaldi nagusia

Zarauzko Hitza 2016ko api. 11a, 08:00

Aritzbatalde pilotalekuan izango da, 18:00etatik aurrera.

Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolak 50 urte bete ditu aurten, eta askotariko ekitaldiak ari dira aurrera eramaten urtemuga biribila ospatzeko. Ekitaldi nagusia hilaren 24ean egingo dute, eta "ikastolaren historian partaide izan diren guztiak" gonbidatu dituzte bertaratzera.

Aritzbatalde pilotalekuan izango da ekitaldi nagusi hori, 18:00etatik aurrera.