Giro hodeitsua gaur ere

Zarauzko Hitza 2016ko api. 27a, 08:54

Goizean euria egingo du baina arratsaldean ateri mantenduko da.

Gaur ere lainotuta egongo da zerua. Goizean hodei baxuek estaliko dute eta tarteka euri txikia egingo du. Arratsalderako, arindu eta atertu egingo du. Iparraldeko haize fina ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da. Gehienez 13 gradu egingo ditu eta gutxienez 9 gradu.

Aurreko egunetan bezala, iparraldeko haizeak itsaskirria eragingo du eta iparraldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 13:22an izango da itsasbehera eta 20:35ean itsasgora.