Astelehenean hasiko dituzte Itxasmendiko biribilguneko lanak

Zarauzko Hitza 2016ko api. 29a, 13:30

Obrek sor ditzaketen eragozpenen aurrean, bizilagunei pazientzia izateko eskatu diete udaletik.

Astelehenean hasiko dira Itxasmendi auzoko sarreran, Araba, Buztinzuri eta Maria Etxetxiki kaleak elkartzen diren gunean biribilgunea egiten. Sasoi eraikuntzak S.L. arduratuko da obrak egiteaz, 358.864 euroko aurrekontuarekin.

Aurrekontu horren barruan, beste obra txiki bat ere egin dute. Hain zuzen, biribilgune berritik Hegoalde kaleko biribilguneraino bidegorria sortuko dute. Zehazki, Araba kaleko berdegunetik igaroko da, zuhaitz artetik.

Bi hilabete inguru iraungo dute obrek; abuztu hasierarako biribilgunea eginda egongo dela aurreikusi dute.