Ainhoa Muruak irabazi du Getariako II. Triatloia

Nerea Uranga 2016ko mai. 1a, 01:01
Ainhoa Murua Getariako triatloian bizikletako proba bukatzen.

Proba bikaina egin du Ainhoa Murua triatleta zarauztarrak Getariako II. Triatloian. 420 triatletak jokatu dute, larunbat arratsaldez; 55 izan dira emakumeak. Igerian 750 metro, bizikletaz 20 kilometro eta korrika 5 egin behar izan dituzte. 01:07:13 denboran egin du Muruak ibilbidea.

Zazpi minutuko aldea atera dio Ainhoa Muruak bigarren iritsi denari, Helene Alberdiri (01:14:12). Hotza, haizea eta tarteka euria izan dira Getarian.

Gizonezkoetan, berriz, Jon Unanue zarauztarrak bigarren egin du Ander Okamika lekeitiarraren ( atzetik. 01:01:20). Okamikak minutu bateko aldea ere ez dio atera, 01:02:03an bukatu du Unanuek.

Zarauzko Triatloi Elkarteko kirolari ugarik hartu dute parte Getariako II. Triatloian.