Goizean behe-hodeiek motelduko dute giroa, baina arratsaldean zerua urdinduko da. Ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da, tenperatura altuenak 16 graduren bueltan utziz. Itsasoa bare antzera dago, eta gehienez ere metro beteko olatuak altxatuko dira. Itsasgora 15:01ean izango da, eta itsasbehera 20:57an.