Irudietan: Emusik jaialdia Zarautzen

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 6a, 18:05

Ikastolan eta San Pelaioko ermitan ari dira emanaldiak eskaintzen hainbat talde.

Emusik Europako musika eskolen jaialdiko 160 musikari Zarautzen dira. Batzuk Salbatore Mitxelena ikastolako patioan ari dira emanaldia eskaintzen, Jazz Focus Big Band (Herbehereak), Big Band der Judgendmusikschule Backnang (Alemania), Liechtensteinische Musikaschule (Liechtenstein) eta Amsterdam Youth Symphony Orchestra (Holanda) taldeak, hain zuzen.

Era berean, San Pelaioko ermitan ari dira jotzen Block­ötenemsemble, Jugendblasorchester der Stadt Backnang (Alemania) eta Quer­ötenensemble Ensemble quergespielt (Alemania) taldeak.

17:30ean heldu dira Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak ikastolara, kalejiran. Bertan egin diete harrera atzerritik etorritako oskestrei.

Erlazionatuak