Ander Iñarra eta Nerea Amilibia garaile Pagoeta Mendi Lasterketan

Aritz Mutiozabal 2016ko mai. 15a, 13:47
Ander Iñarra lezoarra helmuga zeharkatzen (Aritz Mutiozabal).

150 lagun inguruk osatu dute Ikastolak antolatutako proba berrituan.

Antolatzaile berriak eta ibilbide berritua izan du XIII. Pagoeta Mendi Lasterketak. Salbatore Mitxelena Ikastolak hainbat gurasok hartu du ZKE atletismo atalaren lekukoa, eta ibilbidea luzatzeaz gain, zirkuituaren bigarren zatia aldatu egin dute. Guztira, 150 bat lagunek hartu dute parte, eta, oro har, proba gogorra baina polita dela adierazi dute behin helmuga zeharkatzerakoan; hura ere lekualdatu dute auren, Klabelinsoron ekin eta amaitu baitute korrikaldia.

Gizonezkoetan, Ander Iñarra lezoarra izan da garaile, eta emakumezkoetan Zarauzko bizilagun Nerea Amilibia aiarra; Maite Etxezarreta azpeitiarra izan da bigarrena. Argoin Txiiki parean jarri duten tarteko helmugatik ere Iñarra izan da pasatzen lehena. Zarauztarren artean  Xabier Garate izan da bizkorrena; sailkapen orokorrean bosgarren postuan amaitu du.

Gizonezkoen sailkapena
1. Ander Iñarra (Lezo) 01:15:46
2. Juanjo Igarzabal (Zumarraga) 01:16:41
3. Ekaitz Kortazar (Durango) 01:17:21

Emakumezkoen sailkapena
1. Nerea Amilibia (Aia-Zarautz) 01:36:40
2. Maite Etxezarreta (Azpeitia) 01:37:55
3. Amaiur Iglesias (Errenteria) 01:44:21

Sailkapen eta denbora guztiak Herrikrossa.com webgunean ikus daitezke.