Itxasmendiko biribilguneko obrak aurrera doaz. Zentzu horretan, Araba eta Maria Etxetxiki kaleak itxita egongo dira bi egunez, osteguneko 09:00etatik ostiraleko 18:00etara, hain zuzen. Bitarte horretan, Itxasmendira sarrera-irteerak Maria Etxetxiki kaletik egingo dira. Herri autobusaren geltokia mantendu egingo da, baina ohartarazi dute atzerapen txikiren bat izan dezakeela zerbitzuak.