‘Baloiak arboletan’ aurkeztuko du bihar Yoseba Peñak

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 25a, 19:30

Bihar arratsaldean Hain gutun luzea eleberriaren inguruan ariko dira Paperezko lagunak.


Zarautzen bizi den Yoseba Peñak Baloiak arboletan (Ibaizabal) haurrei zuzendutako liburua kaleratu berri du. Bihar Garoan izango da, Orokieta Herri Eskolako ikasleei aurkezten. 09:30etik hasita, ordu erdiko saioak eskainiko dizkie Lehen Hezkuntzako 3. mailako lau ikasgeletako gazteei.

Arratsaldean, berriz, Hain gutun luzea izango dute hizpide liburu dendan, Paperezko Lagunak ekitaldiaren barruan. Mariama Ba idazle senegaldarraren azken eleberriaz ariko dira irakurle taldeko kideak, Alex Gurrutxagaren gidaritzapean. 19:30ean izango da.