Mus eta bola zein toka txapelketak, larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 26a, 18:30

15:30etik 19:00etara jokatuko dute bola eta toka txapelketa, eta 16:30etik aurrera mus proba.

Zelai Ondoko jai elkarteak eta Bol&Tok Kirol Klubak antolatuta, txapelketa bikoitza izango da larunbatean auzo horretan. Batetik, Zelai Ondoko III. Mus Txapelketa azkarra izango da bolatokian, 16:30etik aurrera. Parte hartu nahi dutenek 15:00-16:15 bitartean eman ahalko dute izena. 20 euro ordaindu beharko dira.

Bestetik, Bola eta Toka Txapelketa antolatu dute. Hori ere bolatoki inguruan izango da, 15:30etik 19:00etara. Izena 14:30etik 16:00etara eman beharko da, bi euro ordainduta.