Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kulturaren difusiorako Gela programaren barruan, proiekzioa izango da gaur arratsaldean. Hain zuzen, Cronica de la guerra carlista (1839-1876) eskainiko dute. Jose Maria Tudurik zuzendu du lan hori karlistadei buruzko dokumentala da, fikzioko irudiekin osatuta. Zuzendari tolosarrak bi aldeen, karlisten eta liberalen ikuspegia jaso ditu lan horretan.
18:00etan hasiko dute emanaldia eta sarrera doan izango da.