SKAPA sinadurak biltzen hasi da

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 27a, 18:07
Sinadurak biltzeko postua jarri dute Astazubi plaza ondoan (Aritz Mutiozabal).

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak berriz ere Astazubin ospatu nahi dituzte, eta horretarako, SKAPAk Nik ere buelta kanpaina jarri du abian.

Horren barruan, sinadurak bilduko dituzte asteburu honetan, Lege Zaharren enparantzan, malekoian eta Astazubin. Gaur, 20:30era jasoko dituzte sinadurak; bihar, larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era; eta etzi, igandean, berriz, 11:00etatik 14:00etara.