Arraio Irratiaren 10. urteurreneko festa

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 30a, 12:00

Arraio Irratia festan murgilduta zen larunbatean, emititzen hasi zireneko 10. urtemuga ospatzeko. Goizean auzoz auzo ibili ziren, irrati estudio ibiltariarekin, eta ondoren, lagunarteko bazkaria egin zuten Putzuzulo gaztetxean. Iluntzean kontzertuak izan zituzten Blue Beans eta Skasti taldeen eskutik.
(Argazkiak: Arraio Irratia)