Bertso Jazzaren bigarren ibilbidea

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 31a, 18:00
Andoni EgaƱa aurreko Bertso Jazz egitasmoaren saioa batean.

Donostiako Jazzaldian taularatuko dute, uztailaren 24an, eta bertan hartuko dute parte Andoni Egañak, Bixente Martinezek eta Amaiur Cajaravillek.

2008an sortu zuten ikuskizuna Donostiako Jazzaldirako, eta ondoren hainbat tokitan ere eskaini zuten. Orain, zortzi urte geroago, berriro helduko diote jazza eta bertsolaritza uztartzeko esperientziari, Jazzaldiak berak eskatuta. Uztailaren 24an eskainiko dute saioa Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, 22:00etan hasita.

Parte-hartzaileen artean herriko jendea dago: Andoni Egaña bertsolaria eta Bixente Martinez eta Amaiur Cajaraville musikariak. Aipatutako hiru horiez gain, ondorengoak ariko dira Bertso Jazza egitasmoan: Hasier Oleaga, Julen Izarra eta Xabier Zeberio musikariak, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza bertsolariak, eta Unai Elizasu gai jartzailea.

Hain zuzen ere, Martinezi berari eskatu diote ikuskizuneko musikaren ardura hartzeko. Ikuskizunaren egitura eta doinu batzuk aurrez adostuko dituzten arren, bat-batekoaren eta inprobisazioaren emaitza izango da emanaldia.