Artolak eta Kortabarriak junior mailako Munduko Txapelketa jokatuko dute

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 10a, 14:37
Aialako jokalari Nora Kortabarria eta Ane Artola (Zarauzko Eskubaloia).

Errusian lehiatuko dira Espainiako selekzioarekin, uztailaren 3tik aurrera.

Sagrario Santana hautatzaileak Aiala Zarautz taldeko Ane Artola eta Nora Kortabarria deitu ditu Espainiako selekzioarekin junior mailako eskubaloiko Munduko Txapelketa jokatzeko. Errusian lehiatuko dira uztaila hasieran, baina hara joan aurretik, ekainaren 19an, txapelketa prestatzen hasiko da taldea Guadalajaran.

Espainia C multzoan ariko da, errumania, Alemania, Kazajistan, Argentina eta Egiptoren aurka. Hona hemen hasierako ligaxkako partidak:

  • Uztailaren 3an, 20:00etan: Espainia-Argentina
  • Uztailaren 4an, 20:00etan: Egipto-Espainia
  • Uztailaren 6an, 12:00etan: Alemania-Espainia
  • Uztailaren 7an, 18:00etan: Espainia-Errumania
  • Uztailaren 9an, 12:00etan: Espainia-Kazajistan