Musikirun lehiaketa irabazi du The Nephews taldeak

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 20a, 16:19
The Nephews laukotea: ezkerretik hasita, Jaime, IƱigo, Ekaitz eta Luca (The Nephews).

Gaztea saria ere lortu dute, webgunean jasotako botoei esker.

Irungo V. Maketa Lehiaketako talde finalistek kontzertu bana eskaini zuten larunbatean, Urdanibia plazan, eta Zarauzko laukotea izan zen garaile. Atzetik geratu ziren, Ehta Gente Granadako rock taldea eta Xpresidentx Madrilgo rap-metal punk taldea, hurrenez hurren.

Lehiaketa irabazteagatik bost kanta grabatuko dituzte CD batean, kalitate maila altuan. Horrez gain, Gaztea saria ere lortu dute, webgunean jasotako botoei esker; 249 boto guztira. Musika materialetan gastatzeko 400 euroko saria eraman dute.

The Nephews taldea bolada onean dabil, lehiaketei eta sariei dagokienez. Larunbat honetan MusicAula jaialdiko finalean ariko da, Getafen.

Erlazionatuak