Denboraldi berria Amenabarreko lehen taldearekin

Aritz Mutiozabal 2016ko uzt. 29a, 10:00

Zarauzko Eskubaloiko jubenil taldean aritu dira aurreko denboraldian, baina senior taldean ere jokatzeko aukera izan dute Amilibiak eta Goenagak. «Txikitatik jarraitu dugu lehen taldea, eta gu jubenilak izanda, haiekin jokatu ahal izatea sari handia izan da. Betidanik lortu nahi izan dugun zerbait izan da», adierazi du Goenagak.

Jubeniletan denboraldi ona osatu dute aurten. Espainiako Txapelketako fase finala jokatu zuten, eta laugarren postuan sailkatu ziren. «Bagenekien aurten talde ona geneukala, baina baita horra iristea zaila zela ere. Aurreko urteetan gutxigatik ez gara sailkatu azken txanparako, eta aurten lortu dugu», dio Amilibiak. «Taldeak egindako  lan onaren fruitua da gu seniorretara igotzea eta Espainiako selekzioarekin jokatu ahal izatea».

Datorren denboraldian Amenabarreko lehen taldearekin jokatuko dute; Oihan Balentziaga ere igoko dute jubeniletatik. Jauzi handia izango dela dakiten arren, gogotsu helduko diote erronkari.

Erlazionatuak

Ilusioak Kroaziara bidean

Aritz Mutiozabal 2016 uzt 29 Zarautz