Ojangurenek eta Zendoiak irabazi dute Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldia

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2016ko uzt. 31a, 14:25

Orion bizi den Unai Zabala zarauztarra eta Inaxio Illarramendi izan dira gizonezkoen mailan lehen zarauztarrak 00:35:43 eta 00:37:15 denbora eginda hurrenez hurren. Emakumezkoetan Nora Zabala izan da zarauztarren artean azkarrena.

Gaur 12:00etan Getariako portuan eman diote hasiera 46. Getaria Zarautz Itsas Zeharkaldiari. 1925 igerilarik parte hartu dute lehian, eta bost txandatan banatuta atera dira irteera puntutik. Lehen postua lortzeko lehian norgehiagoka estua jokatu dute gizonezkoen mailan, lehen hiru igerilariak pare-parean iritsi baitira Zarauzko hondartzara. Azkenenean Alex Ojanguren donostiarra izan da azkarrena 00:33:36 denbora eginda, zazpi segundu gehiago behar izan ditu Ander Arruabarrena hendaiarrak helmugara iristeko, eta gertu izan dute Luis Goñi hernaniarra. Zarauztarren artean Orion bizi den Unai Zabala igerilari eta triatleta gaztea izan da azkarrena 00:35:43 denbora eginda. Inaxio Illarramendik 00:37:15 denbora behar izan du ibilbidea osatzeko, eta gizonezkoen mailan hirugarren zarauztarra Asier Etxabe izan da.

Emakumeei dagokionean Amaia Zendoia donostiarrak irabazi du zeharkaldia ibilbidea 00:35:54 denboran osatuta. Bigarrena Maialen Saez (00:36:43) eta Ione Vilar (00:36:50) izan dira. Zarauztarren artean Nora Zabala izan da azkarrena 00:41:25 denboran helmugaratuta. Bigarren iritsi da Leire Marauri (00:41:45) eta hirugarrena izan da Edurne Bombin (00:42:03).