Irailaren 3an ospatuko dute IX. Euskaraz Bizi Eguna

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 10a, 11:00

Abuztuaren 26an jarriko dituzte herri bazkarirako txartelak salgai.

Urtero bezala, Euskal Astearen bueltarako antolatu du AEKk aurten ere Euskaraz Bizi Eguna. Aurtengoa, 9.a izango da eta irailaren 3an ospatuko dute. Dagoeneko eman dute egitarauaren berri. Honakoa da:

- 10:15. Herri lasterketan izen ematea. 6 euro kostako da.

- 11:00. Herri lasterketa.

- 14:30. XXXII. Herri Bazkaria. Menua: tomate entsalada; marmitakoa/arroza barazki eta curryarekin; gazta eta irasagarra; kafea eta postrea.

- 18:00. Fan&Go taldearekin kalejira aldarrikatzailea.

- Iluntzean. Kontzertuak txosnetan.

Herri bazkarirako txartelak hilaren 26an jarriko dituzte salmentan, 18:30ean Musika Plazan. Ez dute mugatuko txartel kopurua; nahi adina erosi ahalko dira. 12 euro ordaindu beharko dituzte helduek eta 7 euro haurrek.