Kroazian dira neko Goenaga eta Mikel Amilibia eskubaloi jokalariak, jubenil mailako Europako Txapelketa jokatzeko. Gaur izango dute lehenbiziko partida Espainiako selekzioarekin, 17:00etan, Norvegiaren kontra. Streaming bidez jarraitu ahalko da norgehiagoka.
Suitzaren aurka neurtuko dituzte indarrak ostiralean, eta Frantziaren kontra igandean. 17:00etan izango dira partida guztiak.
Duela aste batzuk Zarauzko Hitzari aitortu zioten txapelketa horretan jokatu ahal izatea "sari bat" dela haientzat. Irakurri esteka honetan bi gazteei egindako erreportajea.