Danimarka, hurrengoa

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 15a, 11:45

Mikel Amilibia eta Eneko Goenagaren taldeak, Espainiak, Frantziaren kontra galdu du multzokako ligaxkako azken partida.

Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldeak, Espainiak ezin izan dio Frantziari aurrea hartu. 27-29 galdu dute Europako Eskubaloi Txapelketako multzokako ligaxkako azken partidan.

Hala, punturik gabe heldu da Espainia txanda nagusira. Danimarka eta Eslovenia izango dituzte txanda horretan aurrez aurre. Danimarkaren kontra lehiatuko da lehenbizi, asteartean, 17:00etan.