Irudietan: Amenabar Udako Eskubaloi Torneoan

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 22a, 11:45

Zumaiako Pulpo eskubaloi taldeak antolatuta, Udako Eskubaloi Torneoa jokatu zuten larunbatean, Zumaiako Lubaki kiroldegian.

 Txapelketa triangularra izan zen Zarauzko Amenabar, Bidasoa eta Benidormen artean. Hona hemen emaitzak:

Zarautz 6-14 Bidasoa
Bidasoa 12-13 Benidorm
Benidorm 13-10 Zarautz

Partiden artean, Benidormeko eta Bidasoako jokalari banari omenaldia egin zieten: Ander Torriko eta Kauldi Odriozola zumaiarrak, hurrenez hurren. Torriko Zarautzen egin zuen aurreko denboraldia.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea/Baleike.eus)