Ostegunera arte eman daiteke izena Trikitilari Gazteen XXXVI. Txapelketan

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 23a, 10:15

Euskal Astearen barruan, irailaren 7an jokatuko da, Modelon.

Soinu- eta pandero-jotzaile banaz osatutako egongo da bikote bakoitza, eta partaideek 20 urte bete gabe izan beharko dituzte. Hori baieztatzeko, familia liburuaren kopia bat edota NANa aurkeztu beharko dute. Bi ilarako soinu daitonikoa eta panderoarekin, bikote bakoitzak trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin arina jo beharko dituzte. Lehenbiziko bi piezek koplaz lagunduko dituzte, derrigor, eta piezen originaltasuna mantentzea ezinbestekoa izango da, bereziki, fandangoa eta arin arinean.

Epaimahaiak kontuan izango du piezaren bat bikoteak berak sortutako baldin bada. Izena ematerakoan zehaztu egin beharko dute zein pieza den norberak sortutakoa. Era berean, janzkera tradizionalaren ezaugarriak mantendu beharko dira.
 
Irabazleek 250 euro, txapela eta garaikurra eskuratuko dituzte, eta 175 euro bigarren sailkatzen den bikoteak. Halaer, herriko lehenbiziko bikoteak sari berezia jasoko du, eta txapelketan parte hartzen duten gainerako bikoteek 70 euro jasoko dituzte, eta 50 euro kanporaketa gainditzen ez dutenek.
 
Ostegunean amaituko da izena emateko epea. Interesa dutenek Zarauzko Udaleko Jai eta Ekitaldietako sailean eman beharko du izena, Turismo Bulegoan (Nafarroa kalea, 3). Nahiago duenak telefonoz dei dezake bertara, 943-005119 zenbakira.