Low Riders taldeak aurkeztu du disko berria Zumaian

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 22a, 14:22
(Argazkia: Baleike.eus)

Atzo aurkeztu zuen laukoteak bere hirugarren lana: Forgive your enemies. Zumaiako Oxford aretoan izan zen ekitaldia.

Horren ondoren, Europako bira abiatuko du Low Ridersek. Irailaren 10etik 25ra Txekiar Errepublikan, Eslovakian, Alemanian eta Frantzian izango dira kontzertuak eskaintzen.