Hauteskunde mahaiak osatzeko kideak izendatzeko zozketa egingo dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 23a, 12:53

09:00etan izango da ez ohiko udalbatzarra.

Irailaren 25ean izango dira Legebiltzarrerako hauteskundeak. Hori dela eta, ostiral honetan hauteskunde mahaiak osatzeko ordezkariak izendatzeko zozketa egingo dute. Horretarako, presazko ez ohiko udalbatzarra egingo dute. 09:00etan hasiko da.