Irailaren 2ra arte egongo da jendaurrean Aldapetako plan bereziaren aldaketaren espedientea

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 23a, 14:45

Epea luzatzea erabaki dute, interesa dutenek alegazioak aurkez ditzaten.

Uztailaren 18ko Osoko Bilkuran erabaki zuen Zarauzko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Aldapetako plan bereziaren aldaketari hasierako onespena ematea. Jaurlaritzako Visesa sozietate publikoak abiarazi zuen eta zonifikazioari, erakinaren tipologiari eta erabilera bateragarriei eragiten dio aldaketak. Uztailaren 26an publikatu zuten aldaketa GAOn, eta ondoren jendaurrean jarri zuten espedientea.

Oraindik ere ikusgai dago txostena HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuan, ohiko ordutegian: astelehena, asteartea, asteazkena eta ostirala, 07: 30etik 15: 00etara, eta ostegunetan 07:30etik 19:00etara. Irailaren 2ra arte egin daitezke alegazioak.