Ostiralean jarriko dituzte salgai Euskaraz Bizi Egunerako txartelak

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 24a, 10:30

18:30etatik aurrera erosi ahalko dira Musika Plazan.

Euskarak 4. dimentsiora lelopean antolatu dute AEK eta Euskal Herrian Euskaraz taldeak aurtengo Euskaraz Bizi Eguna, irailaren 3rako.  Ohi bezala, hainbat ekitaldii izango dira egun horretan: goizean AEKren aldeko herri krossa, XXXII. herri bazkaria, manifestuaren irakurketa, kalejira aldarrikatzailea zein kontzertuak.

Bazkaritarako txartelak ostiralean salduko dituzte, 18:30etatik aurrera Musika Plazan. Aurten nahi adina txartel erosi ahalko dira; ez dute kopurua mugatuko. Helduen txartelak 12 euro balioko ditu eta haurrenak, berriz, 7 euro.


Erlazionatuak