Bihar zabalduko dute Liburu eta Disko Azoka, Munoan

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 23a, 16:00

Abuztuaren 28ra arte izango da zabalik.

Urtero legez, Liburu eta Disko azoka antolatu du Euskadiko Liburu Ganberak, Eusko Jaurlaritzak babestuta eta Zarauzko Kultura sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskadiko Editoreen Elkarteak lagunduta. Bihar zabalduko dute eta abuztuaren 28ra arte askotariko postuak izango dira Munoan, goizez zein arratsaldez, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00era. Asteburuan ordu erdiz gehiago egongo da zabalik azoka.

Hainbat postu izango dira: Ainhoa liburudenda, Artia liburudenda, Berriak, Planeta argitaletxea, Elkar argitaletxea, Erakusketa, Erein argitaletxea, Eurolibro, Euskal Gaia, Euskara, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gure Liburua, Hegar, Kaxilda liburudenda, Pamiela argitaletxea, Txalaparta argitaletxea eta Volumen Cultural-enak, hain zuzen.

Postuez gain, liburu sinaketak ere egongo dira, besteak beste, Escalera de damas eleberriaren egile Miren E.Palaciosek eta Hutsaren itzalak liburuaren sortzaile Jon Arretxek.