Estreinatu dute Angel Illarramendiren 'Ternua'

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 24a, 11:59

Easo eta Newman Sound abesbatzek Itsas-abestiak. Euskal baleontziak Ternuan emanaldia eskaini zuten atzo Albaolan, eta Illarramendiren obra estreinatu. Gaur Orion izango dira, eta bihar Getarian.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Donostiako Easo eta Ternuako Newman Sound abesbatzak elkarlanean eskaini zuten atzo Itsas-abestiak. Euskal baleontziak Ternuan emanaldia, Albaolan. Eta horren barruan, Angel Illarramendik emanaldirako propio sortutako obra bat estreinatu zuten: Ternua.

Gaur Orion eskainiko dute bi abesbatzek emanaldia, eta bihar, berriz, Getarian. 20:30etik aurrera izango da gaurko emanaldia, Orioko elizan, eta biharkoa, Salbatore Deunaren elizan, ordu berean. 

Hemen irakur daiteke BERRIAk egindako erreportajea.