Zarauzko sei lagun aurkeztu dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara, Gipuzkoako zerrendetan

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko abu. 25a, 15:37

Hiru eta koaliziotan daude banatuta zerrendakideak.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira datorren irailaren 25ean, eta 11 alderdi politiko eta koalizio aurkeztu dira Gipuzkoako zerrendetan. Haietatik sei taldetan daude Urola Kostako hautagaiak; hamazazpi zerrendakide, hain zuzen. Horien artean, sei zarauztarrak edota Zarauzko bizilagunak dira.

Bat lehendakarigai moduan aurkeztu da: Pili Zabala Elkarrekin Ahal Dugu koaliziotik. Angel Garcia koalizio bereko 20.a da eta Ubaldo Ortiz, berriz, ordezkoetako bat. Gainontzean, Naiara Carvajal egungo zinegotzia EH Bilduko Gipuzkoako zerrendako 19.a da eta Garazi Mugertza ordezkoetako bat eta Patxi Elola PSE-EEko 5.a da zerrendan. 

Zerrendak osorik ikus ditzakezue Eusko Jaurlaritzaren webgunean.