Ainhoa Muruari Kirol Merezimenduko Domina ematea onartzeko osoko bilkura, bihar

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 26a, 11:05
Ainhoa Murua, Zarauzko Triatloiko helmugara iristen.

12:00etan izango da.

Bihar eguerdian udalbatzarra izango da, Ainhoa Muruari Kirol Merezimenduko Domina ematea onartzeko. Laugarren aldiz Olinpiar Jokoetan parte hartu du triatleta zarauztarrak, eta Riotik bueltan, aitorpen hori egitea da helburua. Domina eman ahal izateko, aurrez, udalbatzak onartu egin behar du. Bihar egingo dute osoko bilkura horretarako, 12:00etatik aurrera.

Onartuz gero, beste ekitaldi bat antolatuko dute ongietorria egin eta domina emateko.