Helduentzat zein haurrentzat film bana emango dute Modelo aretoan, gaurtik hasi eta astelehenera bitartean. Batetik, Cuerpo de elite eskainiko dute, legionario, ertzaina, mugikortasun agente, guardia zibil eta Mosso d'Esquadra banaren inguruko komedia. Lau egunetan, bi saio eskainiko dituzte: bata 19:30ean eta bestea 22:00etan.
Bestetik, haurrei zuzendutako filma eskainiko dute: Peter y el dragón. Egunero, 17:00etan emango dute animaziozko lan hori.