Irudietan: Hasi dira koadrilen arteko 3x3 txapelketa jokatzen

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 26a, 17:30

Gaur benjaminak eta alebinak ari dira lehiatzen. Bihar, berriz, infantiletatik aurrerakoak jokatuko dute.

ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak udako antolatu dituen hitzorduetatik bigarrenari eman diote hasiera gaur arratsaldean: Koadrilen 3X3 Txapelketari, alegia. Gaur benjaminak— 2006-2007 urte bitartean jaiotakoak— eta alebinak— 2005-2006 urte bitartean jaiotakoak—ari dira lehian.

Bihar, berriz, infantiletatik aurrerakoak jokatuko dute. Infantil mailako —2003-2004 urte bitartean jaiotakoak—partidak zein gazte koadrilen txapelketa—2000,2001 eta 2002 urte artean jaiotakoei zuzenduta— goizez izango dira, 10:00etatik aurrera.

1999tik aurrera jaiotakoei zuzendutakoa 15:30ean hasiko dute.