Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalaren gutuna

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 7a, 17:00

Futbol eskolaren eguna ospatu zuten maiatzean (ZKE futbol eskola)

Telefonoz zabaldu den mezu baten inguruan honako idatzia bidali dute.

"Sare sozialetan, zehazki whatsappez, mezu bat hedatu da, eta bertan ZKEko futbol sailak futbolean jokatu nahi duten 10-11 urte bitarteko haurrak hartzeari uko egiten ari dela baieztatzen da.

Elkarte hau osatzen dugun guztiok, jokalariak, gurasoak, entrenatzaileak, babesleak, zaletuak, zuzendaritzako kideak eta abarrek ondo dagiku egiten den esfortzua nolakoa den, ekonomikoki, instalakuntzen kudeaketari dagokionez, entrenatzaileen koodinaketak eta gainontzekoak futbolean jokatu nahi duten neska zein mutilak hartzeko. Horrela egiten dugu, eta harro gaude egiten dugun saiakeraz; izan ere, uste sendoa dugu futbolean jokatu nahi duen neska zein mutilek parte hartu behar dutela eta ez kanpoan geratu.

Gurasoek egiten duten esfortzu ekonomikoan eta egiaren nahiz beren denbora librea elkartean ematen duten kideen ohorean pentsatuz, elkarte hau ezin daiteke mezu horretan zabaltzen diren gezur, irain eta kalumnien aurrean erantzunik eman gabe geratu. Hori dela eta, datozen egunotan ikerketa informatikoaren irekiera eskatzen duen diligentzia salaketa bat jarriko dugu, beharrezkoa baita mezuaren egilea identifikatzea, ondoren auzitara eramateko. Sareetan ezin daiteke anonimatoaren babesarekin edonolako informazioa zabaldu, egia ez dela jakinda".

Zarautzen, 2016ko irailaren 7an
ZKE futbol saila