Euskal Jai Eguna

Usadio zaharrak jarrai dezala

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 9a, 15:54
Herritarrak dantzan Musika Plazako erromerian (Aritz Mutiozabal).

Goizeko euriak kinka larrian jarri ditu Euskal Jai Eguneko hainbat ekitaldi, Goiztiarrak taldeak Frontoi Txikin egin ohi duena eta Alproja taldearen herri antzerkia kasu. Eguerdi parterako, ordea, atertzera jo du, eta atzerapen txikiren batekin bada ere, inolako arazorik gabe aurrera eraman ahal izan da egitaraututako guztia. Jaiak ez du etenik izan, eta giro ederra da nagusi herrian.