'Gernika' filma ikusgai, Modelon

Zarauzko hitza 2016ko ira. 16a, 10:22

Koldo Serra bizkaitarraren lan berria 37ko Gernikako bonbardaketan girotuta dago. Filma Modelon izango da ikusgai asteburu honetan ere. Ostiralean 22:00etan emango dute; larunbatean, 19:30ean eta 22:00etan; igandean 19:30ean; eta astelehenean, 19:30ean.