Aurten ere, Zarauzko Zikloturista Elkarteak eta udalak antolatu dute egitasmoa elkarlanean. Lizardi Institututik abiatu dira euren bizikletekin haur, gazte eta gurasoak, eta herri barruan itzuli bat eman ondoren, malekoian bukatu dute irteera. Parte hartzaileentzat hamaiketakoa izan da Galtxagorri elkartean, eta hiru biziklet ere zozkatu dituzte.