Gorka Landaburuk hitzaldia emango du ostiralean, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 22a, 19:32

Egungo prentsaren betebeharrak zein egoera aztertuko ditu, 18:00etatik aurrera.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, saio berria izango da bihar argazki eta zinema museoan. Gorka Landaburu kazetari zarauztarra izango da gonbidatua kasu honetan, eta egungo prentsaren betebeharrak zein egoera aztertuko ditu. Ekitaldia irekia da.

Landaburu Cambio16 astekariko zuzendaria da, eta baita hainbat komunikabideetako kolaboratzaile ere, besteak beste, Radio France, Radio Luxemburgo, Le Matin de Paris, Reuters eta EITB. Hitzaldia 18:00etan izango da.