Esku pilotan ibili nahi dutenentzat deialdia egin dute

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 23a, 08:00

Zinema pilotalekuan izaten dira entrenamenduak, ostiralero, 16:30etik 18:00etara.

Zarautz Kirol Elkarteko Pilota sailak deialdia egin die esku pilotan jokatzen hasi nahi duten haurrei. Zehazki, 10-14 urte bitartekoei. Jakinarazi dute ostiralero elkartzen direla entrenatzeko. Zinema pilotalekuan izaten dira entrenamenduak, 16:30etik 18:00etara.