Europako mendietara irteera antolatu du Pagoeta Mendizale Elkarteak

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 23a, 14:30

Urriaren 7tik 9ra izango da irteera.

Ikasturte berriarekin batera, Pagoeta Mendizale Elkarteak prestatu du dagoeneko hurrengo irteera. Urriaren 7tik 9ra, bi egun igaroko dituzte Europako mendietan. Urriaren 7an irtengo dira Zarauztik mendizaleak, 05:00etan Agoueseneko biribilgunetik, eta El Cable-Peña Vieja- Sotres ibilbidea egingo dute, Fuente De-ko teleferikotik abiatuta. Lehenbiziko egun horretarako motxila bereizita eramateko eskatu dute.

Bigarrengo egunean, Jitu del Escarandi-Andara-Pica del Jierru-Valdominguero-Jitu del Escarandi itzulia osatuko dute, eta azkenengo egunean, berriz, Jitu del Escarandi-Arenas de Cabrales. Lo eta gosaldu Sotreseko Casa Cipriano ostatuan egingo dute.

Irteera horretan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa federatuta egotea. Federatuta ez daudenek aukera izango dute horretarako Pagoeta elkartearen webgunearen bitartez, pagoetame@gmail.com helbidera idatziz edota 943-132911 telefonora deituz. Izena elkarteko bulegoan (Santa Marina kalea, 2-1) eman beharko da, hilaren 26an zein 29an, 20:00etatik 21:00etara.