Gaur zabalduko dute Sanz Enean surfari buruzko erakusketa

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 26a, 08:00

Azaroaren 6a bitartean izango da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Portugaleteko Rialia museoak antolatu zuen lehenbizi Surf kultura euskal kostaldean erakusketa eta gerora Bakion ere izan da ikusgai. Zarauzkoak aipamen berezia egiten dio surfak udalerrian zein Urola Kostan izan duen garrantziari. Besteak beste, Zarautzen izandako txapelketak, surf elkarteak, kirol horren inguruko industria eta olatu handiei buruzkoak jaso dituzte bertan.

Gaur zabalduko dute eta azaroaren 6ra bitartean bisitatu ahalko da. Ordutegia honakoa izango du: egunero, 18:00etatik 20:00etara.