Eman daiteke izena Mintzalagun programan

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 26a, 10:30

Aurtengoa bederatzigarren ikasturtea da, eta Praktikatu eta bizi lelopean antolatu dute.

Martxan da berriz ere Mintzalagun programa, bidelagunak (euskaldun zaharrak) eta bidelariak (euskaraz ikasten ari direnak) elkartzen dituen programa. Aurtengoa bederatzigarren ikasturtea da, eta Praktikatu eta bizi lelopean antolatu dute. 

Euskara ikasi zein ikasten lagundu nahi dutenek eman dezakete izena dagoeneko. Honako telefono eta helbideetara jo daiteke argibideak jasotzeko eta izena emateko:

  • Urola Kostako AEK euskaltegia; Zarauzko Udal Euskaltegia
  • Telefonoz: 625-485 215
  • Emailez: urolakosta@aek.org
  • Webgunea: http://mintzalagun.blogspot.com.es/
  • Facebook: mintzalagunak gara

Duela 8 urte sortu zuten Urola Kostako Udal Elkarteak zein eskualdeko udalek. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEKk, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta udaletako zein udal elkarteko euskara zerbitzuek. Programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEKk egiten ditu.
Programaren bilakaera "ona" izan da: 2009an 41 mintzakiderekin hasi ziren eta azken urteotan urtero 20 talde inguru osatzen dira, 75-80 pertsonekin.

Informazio osoa, hemen.