Txiki omenduko dute asteartean

Zarauzko Hitza 2016ko ira. 23a, 18:08

Egun horretan beteko da zarauztarra fusilatu zuteneko 41. urteurrena, eta hilerrian egingo dute ekitaldia.

Asteartean izango da erregimen frankistaren azken fusilamenduen urteurrena. Zehazki, 41 urte beteko dira Jon Paredes Manot Txiki zarauztarra, Angel Otaegi azpeitiarra eta FRAPeko hiru kide Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz fusilatu zituztela. Hori dela-eta, ekitaldi bereziak egin zituzten asteburuan haien sorterrietan.

Zarautzen, urtero legez, hilerrian egingo dute ekitaldia, 12:00etatik aurrera.

Zarauztarra fusilatu zuten herrian, Cerdanyolan ere gogoratuko dute Txiki. Bi ekitaldi antolatu dituzte horretarako. Lehenbizikoa igandean izango da. Udaletxetik hilerrira joango dira, bertan omenaldia egiteko. Bigarrengo hitzorduan, hilaren 29an, Haizea eta sustraiak dokumentala botako dute.