Legebiltzarrerako hauteskundeak

Kanpaina amaierako ekitaldia egin du Elkarrekin Podemosek

Zarauzko hitza 2016ko ira. 23a, 21:48

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako 48 ordu ere ez direnean falta, Elkarrekin Podemosek kanpaina amaierako ekitaldia egin du Munoan atondutako karpan.

 Bertan izan dira Pili Zabala lehendakarigaia, Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusia eta Gipuzkoako, Arabako zein Bizkaiako hautagaiak: Julen Bollain eta Jon Hernandez (Ezker Anitza); Cristina Makazaga eta Jose Ramon Becerra (Equo) eta Lander Martinez zein Eukene Arana, hurrenez hurren.